ONGI ETORRIA PATXI ZUBIZARRETARI
| 20 Mai 2015
Joxe Mari Carrerek (EIE) eta Aintzane Lasartek (Nekatoenea) ongi etorria egin diote Patxi Zubizarretari, Abbadiara egin duen bere lehen bisitan. Urrian Nekatoenean izanen dugu, hilabeteko egonaldirako. Ongi etorri Patxi!
Gazteentzako eskaintza ekartzen digu Zubizarretak. Xumea, oinarrizkoa, bi gazteen arteko maitasunaz mintzatuko den eleberria proposatu digu. Bere hitzetan: “ Euskal literaturan gazteentzat dagoen original gabezia kontuan harturik, gazteengan konplizitatea eta irakurzaletasuna piztuko duen lana egiteko asmoa dut” haiengandik gertu izan daitekeen gai batekin: bi gazteren arteko amodio istorio bat; bizikleta bidaia bat, hots, abentura…