Aitzol Lasa
Matematikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2005), Erasmus mugikortasun beka Kopenhageko Institut for matematiske fag (2003) eta Bigarren hezkuntzako irakasletza unibertsitate-masterra (2011), Lasa irakasleak ederki ezagutzen du irakaskuntza sistema eta esperientzia handia du matematikaren dibulgazioan.
Elhuyar aldizkarian hasi zuen zientzia ezagutarazteko ibilbidea, erredaktore gisa. Irratian eta telebistan kolaboratu du, besteak beste, Norteko Ferrokarrilla (Euskadi Irratia), Arratsalde puntu on (Euskalerria Irratia) eta Teknopolis (ETB) saioetan. Bere irrati programa zuzendu zuen, Plano Konplexua, esperimentu hark zientzia gerturatu zuen irrati libreetara, irrati komunitarioetara eta sare sozialetara. 2012an publikatu zuen Hodeietan, gazteentzako bere lehen dibulgazio nobela.
Matematika irakasle gisa, hurbiletik ezagutzen ditu irakaskuntza sistemaren etapa guztiak. Irakasle izan da Ikastetxe unitarioetan (3-16 urte), Derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutuetan eta Batxilergo institutuetan. Horrez gainera, zuzendaritza taldeetan parte hartu du.
Aktiboki parte hartzen du kongresuetan (Acta Latinoamericana de matemà¡tica educativa, Investigacià³n en educacià³n matemà¡tica, Congreso virtual internacional de enseà±anza de las matemà¡ticas, International GeoGebra conference), jardunaldietan (Jornadas para el aprendizaje y la enseà±anza de las matemà¡ticas, Jornades de l'Associacià³n Catalana de GeoGebra, Matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako Nafarroako jardunaldiak, Jornadas virtuales en didà¡ctica de la estadàstica, probabilidad y combinatoria, Dàa de GeoGebra) eta sinposioetan (Sociedad Espaà±ola de investigacià³n en educacià³n matemà¡tica), eta periodikoki publikatzen ditu artikuluak ikerketa aldizkarietan (UNO, Hik Hasi, Revista do Instituto GeoGebra International de Sao Paolo, Cà³nica, Educacià³n Matemà¡tica, Épsilon, Biribilka). Horrez gainera, etengabeko trebakuntza ikastaroak ematen dizkie irakasleei (CAP, GARATU, UEU, Ikastolen Elkartea).
Gaur egun, geometria dinamikoko softwarearen erabilera ikertzen du irakaskuntzan Euskal Herriko GeoGebra Institutuko zuzendaria da.