La lettre d'amour d'Ekhine primée au Concours de Hendaye
| 03 Avril 2013
Hirugarren saria irabazi du Ekhine Egigurenek Hendaiako Maitasun gutunen Lehiaketan.
Martxoaren 22an, euskarazko maitasun gutun lehiaketaren sarien banaketa
Martxoaren 22an (ostirala), 19:00etan iragan da euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren sarien banaketa, Abbadia gazteluaren kapera ederrean. Lehiaketaren epai-mahaikideak, hots Peio Urriza Hendaiako Ikastolaren zuzendaria eta Aurelia Arcocha Euskaltzaina, bildu ziren aurtengo irabazleak izendatzeko. Saridunak honako hauek dira:
honako hauek dira:
- 1. saria: Iñigo Legorburu (Orereta-Renteria), "Nire" lanarekin
- 2. saria: Juan Karlos Merino (Azkoitia), "Kinima" lanarekin
- 3. saria: Ekhiñe Egiguren (Donostia), "Balea" lanarekin.
Maitasun Gutun Lehiaketaren saridunak
Epai-mahaiaren lehendakari gisa, Aurelia Arcocha-k aurkezturiko lanen kalitatea azpimarratu zuen, baina gustatuko litzaioke jende gehiago maitasunaz mintzatzeko luma hartzera ausartzen balitz. Bere aldetik, Hendaia.com elkartearen izenean, Txema Egiguren-ek eskertu zituen parte hartzaileak, bai eta Lehiaketaren laguntzaileak diren Euskaltzaindia eta Hendaiako Herriko Etxea. Gutun irabazleak Facebook-en irakurgai dira, Hendaia.com elkartearen orrian.





